Albisteak

 

Datorren asteburua, Abenduak 15-16, asteburu beroa izango da Otxandion eguraldiak lagundu edo ez. Zapatuan truke azoka antolatu du herritar talde batek. Ekimen berritzailea da, aurreneko urtea da egiten dela. Merkatuaren ohizko logikatik kanpo, diru irabazirik bilatzen ez duen merkataritza eredu honetan trukea da balio duena. Ondasunak zein zerbitzuak trukatu litezke. Bizi garen neurri gabeko kontsumo gizartean, gisa honetako ekimenei garrantzia sinboliko handia ematen die Udalak. Aurten lehenengoa.

Bestalde, domekan, Kementsu elkartearen eskutik, baserriko produktuen azokaren 12. edizioa. Baserriko produktuak zuzenean, bitartekaritzarik gabe erosteko aukera. Herri baten garapenean hain garrantzitsua den lehenengo sektoreari laztan txiki bat emateko aukera.

 Informazio gehiago (PDF 598KB)