Albisteak

Kirolari buruzko kafe tertulia 

Gogoeta-prozesuaren lehenengo zikloa bukatzeko kirolaren txanda izango da datorren eguaztenean.

Hiru gai jarriko ditugu mahai gainean:
 
Kirol eskaintza: Zer kirol eskaintza izan behar du Otxandiok?
 
Kirol azpiegiturak: Zer kirol azpiegitura behar ditu Otxandiok?
 
Kirol hezkuntza: Zer kirol eredu bultzatu behar dugu adin desberdinetako herritarrentzat?
 
Herriko kirol taldeei eta kirolari norbanakoei luzatu zaie gonbidapena. Zabaldu mesedez mezu hau zure ingurukoen artean.
 
Mainondoko gimnasio berrian izango da kafe-tertulia, 18:00etan.

Animatu zaitez!