Albisteak

 

 Hil honen 15ean eta 16an, Truke Azokarekin zein Nekazal Azokarekin, Gabonetako programazioari hasiera eman zitzaion. Abendu erdialdean hasi eta hilabetez, adin eta gustu guztientzako kultur ekintzak izango dira Otxandion bertan. Herriko eragile ezberdinek eta udal batzordeek osatutako kultur eskaintzaren artean, Olentzaroren kalejira, mendi irteerak, antzerkiak, umeentzako ekintza ezberdinak, film proiekzioak, kalejirak, elkartasun eguna, magia ikuskizunak, herri krosa eta gabon kantaldia izango dira nagusi. Horra hor egutegia:


ABENDUAK 15

17:00-20:00

TRUKE AZOKA

ABENDUAK 16

GOIZEAN

BASERRIKO PRODUKTUEN AZOKA

ABENDUAK 21

17:30

ARGITXOK ETA ANBROSIK Olentzaroren gutunak batuko dituzte

19:00

MAGIA IKUSKIZUNA ETA BAKARLARIA Gaztetxean

ABENDUAK 23

19:00

GABON KANTALDIA ARAMAION

ABENDUAK 24

19:00

OLENTZARO eta berarekin batera herri txistulari eta Oihandi Abesbatza.

19:30

GAZTAINA ERREAK ETA ARDO BEROA

ABENDUAK 25

12:00

TXISTULARIEN KALEJIRA

ABENDUAK 27

19:00

“HIL ARTE BIZI” HEDUENTZAKO ANTZERKIA (Mainondoko Gimnasioan)

ABENDUAK 29

19:00

EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDURA JOATEKO AUTOBUSA

ABENDUAK 31

09:30

Urteko azken MENDI IRTEERA ARANGIO MENDIRA

11:00

UMEENTZAKO AFRIKAR TAILERRAK

18:00

HERRI KROSA

URTARRILAK 4

17:30

UMEENTZAKO ANTZERKIA (Mainondo Gimnasioan)