Albisteak

Oreka 

Gogoeta-prozesuaren bigarren blokeari hasiera ematen diogu honako mezu honekin. Bi kafe-tertulia burutuko ditugu bloke honetan urtarrilean zehar: energia-baliabideak eta euskara. Hemen lehenengoa:

 •Zer aukera ditu Otxandiok subiranotasun energetikoaren bidean urratsak emateko?
 •Zer egin daiteke efizientzia energetikoaren bidean?
 
* Udal arduradunek biogasa eta biomasa ustiatzeko proiektuekin egindako aurrerapenen berri emango dute.

Urtarrilaren 23an, 19:00etan, Bola-lekuan.