Albisteak

Kafe tertulia 
Euskararen txanda. Datorren eguenean, urtarrilak 31, 18:30etan, Bola-leku aretoan izango da euskarari dagokion kafe-tertulia.
 •Zein izan behar da euskalgintzaren bidea Otxandion?
 •Zelan bizi duzu euskalduntasuna herrian?
 •Zelan lagundu belaunaldiz belaunaldiko transmisioa?
 
Hamarkada oso bat joan da euskalgintzan baliabide berriak jarri zirela (euskara batzordea, euskara teknikaria, etb.). Ordutik esperientzia eta ekimen ugari sortu dira (berbalagun, euskaldunon amarauna...). Bidean geldialditxo bat egin eta hausnartzeko ordua iritsi ote zaigu? Pasa mezua zure inguruko euskaltzale guztiei. Iritzi guztiak jaso behar ditu hausnarketa honek.