Albisteak

Berdintasun Plana 

2012ko urrian abiatu zen Otxandioko I. Berdintasun Planaren diseinua gauzatzeko prozesua. Lehenengo fase horretan, udaleko batzorde eta langileek zein herritarrekin herriko egoerari buruzko informazioa jaso zen. Horrela, adin tarte zein interesen araberako emakume taldeekin bildu zen Giza Eskubideen Batzordea eta Oreka Sareko berdintasuneko teknikaria.
 
Saio horietan jasotako informazioarekin behin-behineko plana osatu da eta udaleko batzorde ezberdinetako zinegotziekin bakoitzari eragiten dion eremuko jarraibideak kontrastatu dira.
 
Otsailaren 7ko batzarrean berriz, Berdintasun Plana herritarrekin kontrastatu eta hobetu beharreko alderdiak egonez gero identifikatu eta hobetzeko proposamenak jasoko dira. Horrela, herriaren beharrei era egokienean erantzungo dien Plana osatuko dela bermatuko da.
 
Beraz, Otxandion hurrengo urteetan emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren bidean emango diren urratsak ezagutu edota zure ekarpena egin nahi baduzu, hurbildu otsailaren 7an arratsaldeko 18:00etan Bolaleku Aretotik.
 
 
 
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
 
Oharra: atxikita aurkituko duzu Otxandioko behin-behineko Otxandioko lehen Berdintasun plana.
 
Informazio gehiago edo ekarpenik egin nahi izanez gero jarri harremanetan Giza Eskubideen Batzordearekin gizaeskubideak@otxandio.net helbidearen bitartez

 Berdintasun Plana ikusi (PDF 584KB)