Albisteak

 
2011. urtea negatiboan (-94.000€) itxi bazen ere, datu horri buelta eman, eta 2012ko diru-kontuen likidazioak +87.000€ inguruko emaitza eman du. Bestera esanda, aurreko urteetako saldo negatibo hori errekuperatu eta gainetik 87.000€ hurrengo urterako gelditu direla esan daiteke.
 
87.000€ inguruko soberakin hori baina, egonkortasun lege berriaren arabera, Udalak dituen zorrak ordaintzeko erabili behar da. Otxandioko Udalak duen zor bakarra 2011. urteko Udalkutxaren likidazio negatiboa denez, 14.500€ inguru, hau ordaindu eta gero +72.000€ inguru geldituko zaizkio hurrengo urterako. Bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan izanik, 2013. urtean sor daitezkeen ezusteko egoerei aurre egiteko gordeko da eta beharrezkoak baino ez diren inbertsioak egiteko.
 
2013. urteko ekitaldian, Udalak 2009, 2011 eta 2012ko Udalkutxaren likidazio negatiboaren ondoriozko diru-itzulera egin behar dio Aldundiari. Guztira 77.445,35€. Horri gehitu behar zaio 2013ko Udalkutxaren %6ko jeitsiera (50.949€). Ondorioz, inbertsioetarako margen gutxiko urtea izango da.
 
Hona hemen, aurrekontu proiektuaren aurkezpenean eman zen informazioa. Bertan, datu ekonomiko guztiak, 2013. urteko aurrekontuaren laburpena eta batzorde bakoitzaren helburuak aurkituko dituzu: aurkezpena (PDF 2MB).