Albisteak

 

“GOIZETIK GAUERA EMAKUME” da aurtengo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko argazki lehiaketako gaia.

Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu Giza Eskubideen Batzordeak. Egitarau horren baitan aurkitzen da bigarrenez antolatzen duen argazki lehiaketa. Aurtengo gaia GOIZETIK GAUERA EMAKUME da eta argazkia aurkezteko azken eguna otsailaren 27a. Oinarriak atxikitako dokumentuan daude.

Gainera, pasadan urtean bezala, martxoko lehen asteburuan aurkeztutako argazkiak ikusi eta bozkatzeko aukera egongo da. Bozketa horretako emaitzek erabakiko dute nori eman 2. saria.

Beraz badakizu, hartu argazki makina esku artean eta irudimen eta sormenaz baliatuz, atera argazkia eta aurkeztu otsailaren 27a baino lehen udaletxean.

 Oinarriak ikusi (PDF 2MB)