Albisteak

 

Oletatik Mainondoko depositora arteko hodi berria jartzen dabil Udala. Hodi zati hau oso zaharra da, pasa den mendeko 50. hamarkadakoa hain zuzen. Arazo ugari ematen ditu, iaz lau aldiz apurtu zen. Bereziki lehorrak diren urte garaietan ur hornikuntza ere arriskuan jar dezake honek. Hodi berriari beste trazatu bat eman zaio, edozein arazoren aurrean irisgarritasuna bermatze aldera.

Bestalde, Mainondoko depositoetako batetik urak ihes egiten zuen. Deposito honetan konponketa lanak egiten ari dira.