Albisteak

 

Datorren eguenean, hilak 27, 19:00etan, Kultur-etxean, batzar irekia deitu dugu Olazarren egingo den abentura parkearen inguruan azalpenak emateko. Zaila da aurreikusten jendartean noiz sortzen den kezka/eztabaida gai baten inguruan. Kasu honetan ez dugu jakin aurreikusten eta ahalegin komunikatiboa ere neurri horretakoa izan da: lizitazioa bando bidez iragarri genuen eta ondoren albistea idatzi dugu web orrialdean

Hori horrela, batzar irekia deitzea erabaki da. Honakoak izango dira landuko diren gaiak:

1. Prozesuaren kronologia. Nola sortu den proiektu hau.
2. Proiektuaren nolakotasuna. Zein onura ikusten dizkion Udalak herriarentzat.
3. Lizitazioaren terminoak.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat.