Albisteak

Olazar parkea 

Ekainaren 27an batzarra deitu zen gai honen inguruko kezkak argitzeko eta herritarren galderak erantzuteko. 10 herritarrek hartu zuten parte. Bertan, honako proposamena luzatu zen: prozesua eten eta eskatzen diren kontraste eta parte-hartze mekanismo guztiak martxan jartzea ezer esleitu aurretik, inolako mugarik gabe. Zentzu horretan, lehenengo pausu bezala, urgentziazko Herritarren Kontseilu bat deitzea proposatu zen uztailaren erdialdean, proiektu honen inguruan eztabaidatzeko. Horrekin batera, Otxandiok zer turismo estrategia garatu behar duen ere aztertuko litzateke eta gure ingurune naturala nola erabili estrategia horren garapenean. Bertaratutakoek ez zuten baldintzarik ikusi horretarako, herritarren parte-hartzea lortuko ez zela iritzita.
 
PROPOSAMENA
 
Egoera honetan, Udalaren proposamena honakoa da: urgentziazko Herritarren Kontseilua deituko da baldin eta 20 herritarrek berau deitzeko eskaera egiten badute Udaletxeko leihatilan. Horretarako, uztailaren 10a arteko epea zabaltzen da. Uztailaren 10ean 20 eskaera baldin badaude, uztailaren 16an urgentziazko Herritarren Kontseilua deituko da. Uztailaren 16an Kontseilua egin, eta bertan prozesuan sakontzeko beharra ikusiko balitz bitarteko berriak jarriko lirateke, inolako mugarik gabe. Prozesuan sakontzeko eskaera dagoen bitartean ez da ezer esleituko.
 
Proposamen hau, parkeari buruzko informazioarekin batera (atxikitutako dokumentua), etxe guztietan buzoneatuko da gaur eta bihar.


Informazio gehiago (PDF 1,60MB)