Albisteak

Jaiak 
Badatoz Santamañak 2013! Aurten txupinazoa, auzolana balioan jarriz, elurzuloko teilatua konpondu dutenek, neguan kaleak garbitzen lagundu dutenek eta errekak garbitu dituztenek botako dute. Ezin dugu ahaztu hala ere, urtean zehar, herritar ugarik hartzen duela parte auzolanean ekintza desberdinen antolaketan, zein kultur elkarteetan lan eginez. Biba zuek!