Albisteak

 
Atzo bukatu zen epea urgentziazko Herritarren Kontseilua deitzeko eskaera egiteko. Hiru eskaera jaso dira Udaletxean eta beraz prozesuak aurrera jarraitzen du.
 
Honakoak izan dira Udalak aktibatu dituen baliabideak herritarren parte-hartzea bermatzeko:
 
Ekainaren 27an batzar zabala deitu zen Kultur-etxean. Bertan prozesua etetea proposatu zen, eta herritarrek eskatzen dituzten kontraste eta parte-hartze mekanismo guztiak aktibatzea. Lehen pausu gisa urgentziazko Herritarren Kontseilua deitzea proposatu zen uztailaren erdialdean. Bertaratutakoek ez zuten baldintzarik ikusi.
 
Hori horrela, uztailaren 2an eta 3an ekainaren 27ko batzarraren deskargoa eta proiektuari buruzko informazioa buzoneatu zen etxe guztietan. Dokumentu horretan proposamen berri bat egin zen: uztailak 10 arteko epea zabaldu zen urgentziazko Herritarren Kontseilua deitzeko. Baldin eta uztailaren 10rako gutxienez 20 herritarrek egingo balute eskaera Udaletxeko leihatilan, uztailaren 16an urgentziazko Herritarren Kontseilua deituko litzateke. Uztailaren 16an Kontseilua egin eta bertan prozesuan sakontzeko beharra ikusiko balitz, bitarteko berriak aktibatuko lirateke inolako mugarik gabe. Bitartean ez litzateke ezer adjudikatuko.
 
Uztailaren 10ean 3 eskaera jaso ziren Herritarren Kontseilua deitzeko. Beraz, prozesuak aurrera jarraitzen du. Bihar, barikua, kontratazio mahaia batuko da eta datorren asteleheneko Osoko Bilkurako gai ordenean sartuko da adjudikazioa.
 
Herritarren Kontseilua deitzeko proposamena egin duten hiru herritarrei beraiekin batzar bat egiteko proposamena luzatuko zaie.
 
Bestalde, irailean, foro zabal bat deituko da garapen ekonomikoari buruz. Honako gaiak landuko dira:
 •Enplegua sortzeko aukeren azterketa.
 •Turismo estrategia. Baso eta landa lurren aprobetxamendua estrategia horren baitan.
 •Publikotasun ereduak.
 
Gonbidapena etxez-etxe helaraziko da.