Albisteak

 

Txatxilipurdi elkarteak (ludoteka kudeatuko duen elkarteak) bi ludotekari kontratatuko ditu ikasturte honetarako.  

Ondorengoak baloratuko dira:

  • Otxandiokoa edo ingurukoa izatea.
  • Aisialdian esperientzia eta formazioa izatea.
  • Ikasketak: irakasle ikasketak, gizarte hezkuntza ikasketak edo antzekoak izatea (gutxienez batxilergoa eginda eduki behar da).
  • Euskalgintzan ezagutza eta herrigintzan esperientzia izatea.

Interesa duenak bidali dezala kurrikuluma ostiral hau baino lehen hurrengo helbidera: berramesten@txatxilipurdi.com 

Tlfnoa: 943795446