Albisteak

 
Ondarearen Europako jardunaldiek esanahi berezia hartzen dute aurten Otxandion. Plaza nagusia eraberritzeko proiektua herritarrekin partekatu eta iritziak jasotzeko egingo diren ekintzen barne kokatzen baitira.
 
Jardunaldi hauetan programatutako hitzaldiak Otxandioko plazaren inguruan ikerlan ugari egin dituzten Iñaki Uriarte arkitektoak eta Alberto Santana historialariak emango dituzte.
 
Hitzaldi hauetaz gain, eraberritze proiektuaren aurkezpen zabala izango da urriaren 18an (19:00etan plazan). Urriaren 26-27an (gehi oraindik zehaztu gabeko beste egun batzuetan) proiektua kalean ikusgai izango da eta herritarrek iritzia emateko aukera izango dute. Herritarren iritziak jaso eta gero behin betiko proiektua idatziko da eta azken aurkezpenean emango da ezagutara.


Informazio gehiago (PDF 1,94MB)