Albisteak

Margo lehiaketa 

Kultura Batzordeak urteak daramatza Otxandion ospatzen den Margo Lehiaketaren gainean herritarrekin batera hausnarketa bat bultzatu nahian. Ekimen honen alderdi positibo zein negatiboak aztertu, eta Margo Lehiaketaren etorkizunaz erabakitzeko ordua heldu dela irizten dio Kultura Batzordeak. Urtero-urtero ekimen honetan ematen den herritarren parte hartze eskasa ikusirik, zein izan behar da Margo Lehiaketaren geroa? Zer onura ditu ekimen honek otxandiarrengan?
 
Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Kultura Batzordeak urriaren 16an arratsaldeko 20:00etan udaletxean ospatuko den batzarrera deitzen ditu gaian interesatuta dauden herritar guztiak.