Albisteak

Plaza eraberritzeko proiektua 

Bariku honetan, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan Otxandioko Plaza Nagusiaren erabarritze proiektuaren aurkezpen zabala izango da. Egoitz Mendizabal udal arkitektoak idatzitako proiektua aurkeztuko da eta proposatzen diren aldaketa guztien berri emango da.

Behin proiektua aurkeztuta, urriaren 26-27an proiektua kalean ikusgai izango da. Herritarrek beraien iritzia emateko aukera izango dute, proiektuan jasotzen diren aldaketak onartzen dituzten edo ez dituzten onartzen adierazteko. Herritarren iritziak jaso eta gero behin betiko proiektua idatziko da eta azken aurkezpenean emango da ezagutara.