Albisteak

Plaza eraberritzeko proiektua 

Hitzaldia eta Erakusketa asteburu honetan.

Plaza nagusia eraberritzeko proiektua herritarrekin partekatu eta iritziak jasotzeko egingo diren ekintzekin jarraituz, asteburu honetan hurrengo aukerak izango dira:

  • HITZALDIA

Urriak 26, zapatua, 19:00etan Kultur Etxean

Alberto Santana

Otxandioko plazaren izaera, jatorri eta ezaugarriei buruz duen iritzia eman eta eraberritze proiektuan kontuan izan beharreko gaiak landuko ditu historialariak.

  • PROEIKTUAREN ERAKUSKETA BOLALEKUAN

Egoitz Mendizabal udal arkitektoak egindako proiektua ikusi eta proiektuari buruzko iritzia emateko aukera izango da.

  • Urriak 27, domeka, 12:00etatik 14:30etara.
  • Azaroak 1, barikua, 18:00etatik 20:00etara.
  • Azaroak 2, zapatua, 12:00etatik 14:30etara.

Etorri, ikusi eta eman zure iritzia!

Besterik gabe, agur bero bat.