Hirigintza batzordetik, 2014. urteko aurrekontuak lantzeko prozesuaren barruan, datorren urtean kontuan izan beharreko gaiak aztertzeko hirigintza batzar zabala eta auzo batzarrak egingo ditugu. Batzar hauetan, herriko hirigintza mantenuari dagokionez, herritarrok ikusten dituzuen premia eta gabeziak jaso nahi ditugu, batzordetik sumatzen ditugun premiei herritarron ekarpenak elkartuz hauei ahalik eta erantzun osatuena emateko asmotan. Batzarrok ondoko egun eta orduetan izango dira:
HIRIGINTZA BATZAR ZABALA
Azaroak 12, 19:00etan Udaletxean
AUZO BATZARRAK
ANTEPARALUZETA
Azaroak 19, 18:00etan Anteparaluzetako plazan
SAN ANTONIO ETA MORGAOLA
Azaroak 19, 19:30etan San Antonioko ermita aurrean
MEKOLETA
Azaroak 21, 19:00etan Arkotxe Elkartean