Albisteak

Otxandio 
Guda Zibilean zein Frankismo garaian izandako genozidio edota krimen delituak ikertzeko, 2010. urtean auzia ireki zuen Argentinako justiziak. Maria Servini epailea buru den auzi honetan, besteak beste, diktaduraren aldetik izandako torturak, erailketak edota pertsonen desagertzeak salatzeko, munduan zehar Argentinak dituen enbaxadetako ateak zabaldu izan dira.  Horrez gain, azken hilabeteotan, Frankismo garaiko hainbat polizia atxilotu eta Argentinara estraditatzeko eskaria ere burutu izan du epaile berak.
 
Horri guztiari jarraipena emanda, 1936 urtetik eta Frankismoa bukatu bitarte izandako biktimen, eusko-legebiltzarrean ordezkatuta dauden zenbait alderdi politikoren (EAJ, PSEE, EHBILDU) eta Euskal Herriko hainbat udalen (Orduña, Otxandio…) delegazioak jasoko ditu Argentinako justiziak abenduaren 2an Buenos Airesen.