Albisteak

 

2014. urteko udaberrian igerilekuen kudeaketaren esleipena lehiaketa publikora aterako du Udalak. Hiru urterako eslei- pena da, urtez urte berrizten dena kontrako iritzirik ez bada- go. Azken hiru urteetan Aiteko S.L. enpresak kudeatu ditu igerilekuak. Udaberrian pleguak publiko egin eta lehiaketa zabalduko da datozen hiru urteetarako igerilekuen kudeaketa esleitzeko.

Udalaren ustez aukera ona da herritarrentzat, beti ere zerbitzu profesionala ematea bermatzen duten proposamenak izan behar direla argi utziz. Beraz, Udalak deia luzatzen die esleipen honetan interesa izan dezaketen herritarrei lehen- bailehen udaletxera jo eta baldintzei buruzko informazioa eskatu dezaten.