Albisteak

Saharako bandera 

Mendebaldeko Saharako gatazkaren hainbat arlotan atzerapausu larriak eman dira, esaterako;

 - Mendebaldeko Saharako lurraldearen bi herenen okupazioa, urteetan luzatzen dena eta indar militarrek babesten duten 2700 km minaz josiriko hesi batek inguratzen duena.
 
- Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko ustiapena. Etenik gabe jarraitzen dena eta zenbait arlotan, arrantzaren kasuan bezela, europar batasunaren konplizitatearekin bermatzen dena.
 
- Mendebaldeko Saharako herritarren oinarrizko giza eskubideen etengabeko urraketa. Saharar herritartasunaren aldeko aldarriak, okupazioaren inpunitatearen babespean itotzen jarraitzen  dute. Urtez urte, giza eskubideen aurkako erasoen testigantzak, nazioarteko begiraleen pasibotasuna areagotzen den era berean areagotzen direlarik.
 
Honengaitik guztiagaitik, 2014ko otsailaren 27an, osteguna, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 38. urteurrenean, Saharar jendearteari eta borrokari gure atxikimendua adierazteko asmotan, Saharar Errepublikaren bandera udaletxeko balkoian jarriko dugu.