Albisteak

 

Joan den Zapatuan, martxoaren 15ean, 2014ko Zuhaitz Eguna ospatu zan Otxandion. Ekintza hau urtero egiten da eta heritar guztiak gonbidatuta egoten dira gure mendietako basoak berreskuratzera bideratutako ekintza honetara.

Aurten 20 bat lagun batu ziren, ohikoa baino gutxiago egia esan, eta aurreko urteetan aldatutako eremuak errepasatu ziren. Nebera ingurua eta ihazko lekua hain zuzen ere. Goizeko 10etan hasi eta 11:30ak aldera bukatu zuten lana eta horren ondoren merezitako mokadutxoa.

Parte hartu zuten herritarrei beraien ahalegina aitortu nahi dio Udalak eta ea datorren urtean gehiago elkartzen garen!