Albisteak

 

Zein da zure hurrengo erronka?  

Zer nahi duzu Otxandion aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?

Noiz: maiatzaren 10ean, (9:00etan gosaria, 14:00etarako bukatuta). Poteorako garaiz!

Non: Mainondoko gimnasio berrian.

Animatu eta eman izena hemen!    

  • Jan-edatekoak bertan, goiz osoan zehar.
  • Umeekin zatoz? Ederto! Bertaratutakoen artean antolatuko dugu zaintza.
  • Itzultzaile bolondresak egongo dira euskaraz ondo ez dabiltzanentzat.
  • Beste premiaren bat edo ekarpenen bat? Bota lasai!

Informazio gehiago eskatzeko: herri-ola@otxandio.net  

Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,... eta bertan...Nahi dituzun ekintzak proposatu ahalko dituzu.

Zabaldu mezu hau lau haizetara!!

Ikusi herrigintza-tailerraren aurkezpena