Albisteak

 

Martxoaren 7an  gobernu ordezkari den Carlos Urquijoren jakinarazpen bat jaso zuen Otxandioko Udalak. Bertan lan kontratazioetarako erabiltzen diren hizkuntza irizpideei buruzko informazioa eskatzen zen. 20 egunetan erantzuna bidali ezean behar ziren neurriak hartuko zituela aipatzen zuen. Otxandioko udalak euskera hutsean erantzun zion lehenengo eskakizun honi.

Hori horrela, gobernu ordezkariak erantzuna berriz ere euskaraz zein gaztelaniaz bidaltzea eskatzeaz gain, euskararen erabilera normalizatzeko plan osoa ere gobernu ordezkaritzara bidaltzeko eskatu du. Beste behin, apirilaren 10a baino lehen dokumentazio hori bidali ezean, estatuko abokatutzari administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko agindua emango diola gogoraraziz.

Espainiako eta Frantziako Gobernuak etengabe ari dira euskarari trabak jartzen. Otxandioko udalaz aparte, Espainiako Gobernuko ordezkari den Carlos Urquijok kontratazioetako hizkuntz irizpideak direla eta, Euskal Herriko beste 46 udalen aurka ere egin du azken hilabeteotan..

Guzti hau salatzeko kontseiluak deituta elkartaratze egingo dira Euskal Herriko herri desberdinetan. Otxandiokoa Apirilaren 9an, eguazten honetan, 20:00etan plazan izango da.

Eguaztenean denok plazara!!

Bideoa ikusi