Albisteak

 

Horra hor, Otxandioko eskolako ikasle eta irakasleek udalera bidalitako oharra:
 
"Otxandioko Mainondo eskolako eremuan txakur kakak agertzen dira ia egunero.
 
Frontoian eta eskolako patioan umeak jolasten duten lekuan, txakurren kaka aurkitzea ohitura bihurtu  da azken aldi honetan.
 
Arazo hau orain dela hilabete batzuk hasi zen. Pentsatu genuen zerbait egin behar zela  eragin handia baitauka gure eskolako egunerokoan. Lehenik, idatzi bat egin eta udaletxera jo genuen gure kezka azaltzera.
 
Emauzekoekin kontaktuan jarri ginen  beraien laguntza eta proposamenak jasotzeko asmoz. Haiek emandako ideietariko bat  lelo eta kartel batzuk sortzea  eta  gure kezka herri guztira zabaldu eta ezagutzera ematea izan zen.
 
Ondoren Zaldibarreko eskolara joan ginen. Beraiek arazo berdina daukate eta denon artean konponbide batzuk bilatu genituen.
 
Orain udaletxera joango gara eta foro baten bidez gure arazoa  saihesteko proposamenak emango ditugu.Espero dugu gure lana zerbaitera heltzea eta erantzunak jaso eta egi bilakatzea..
 
Denen esku dago gertakizun hau saihestu eta herri arduratsu eta garbi bat bihurtzea. Mesedez jabearen  lana da txakurren kakak jasotzea!
 
Otxandioko Mainondo eskolako ikasle eta iraskasleak".