Albisteak

 

Ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran "Fraking Ez" mugimenduak planteatutako mozio hau onartu zen Otxandioko Udalean, EHBilduko ordezkarien aldeko 4 bozkagaz eta EAJko ordezkarien kontrako 2 bozkagaz.

Mozio (PDF 105KB) honetan, besteak beste, "frackingik gabeko Udalerri" izendatzea eta frackinga debekatu nahi duen Herri Ekimen Legegilearekin elkarlanean sinadura bilketan parte hartzeko erabakia hartzen da.

Hortaz, frackinga debekatu nahi duen Herri Ekimen Legegilearekin bat egiten duten herritarrak bere sinadura udal bulegoetan ematera deitzen ditu Otxandioko Udalak