Albisteak

 

Udal eraikin ezberdinen garbiketaz arduratzen den udal langile baten jubilazioa dela eta, hurrengo hilabeteotan Otxandioko Udalak langile horren plazaren eskaintza publikoa egingo du. Lan postu hori konkurtso-lehiaketa prozedura jarraituz beteko da. Udalak, lehenengo eta behin, hau arautuko duten oinarriak onartu beharko ditu. Ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratuta, izen ematea egiteko epea irekiko du. Gerora, azterketa eta froga ezberdinak egin beharko dira.

Udalaren ustez aukera ona da langabezian dagoen, edota beste edozein arrazoiengatik lana behar duen edozein herritarrentzat. Beraz, Udalak deia luzatzen die lan eskaintza honetan interesa izan dezaketen herritarrei, hurrengo hilabeteotan udalak deialdia egin bezain pronto, udaletxera jo eta baldintzei buruzko informazioa eskatu dezaten.

Plaza atera bitarte, ohikoa den era batean beteko da.

Lan eskaintza honen prozesuak luze jo dezakeela jakinik baina, behin behinean, plaza hori ohikoa izaten den eratakoren batean beteko da. Beraz, plaza ofiziala atera bitarte garbitzaile lanak egin nahi dituenari ere, Udalaren deialdiei adi egoteko eskatzen dio Udalak.

 Lan-eskaintza ikusi (PDF 99KB)