Albisteak

 
Udaberria hastearekin batera, Santamaña jaiak antolatzeko asmoz, hainbat eta hainbat herritarrek batzartzeari ekin zioten.

Aurten, ohikoak bihurtu diren ekintza edo emanaldi horietatik aparte, euskararen aldeko Herri krosa, jubilatuek jubilatuentzat eginiko antzerkia edota Gatibu taldearen kontzertua antolatu dituzte.

Horrez gain, aipatu, kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak kontseilupean ikusgai jarri eta herritarrek emandako 130 botoak zenbatu ostean, Itxiar Elixabet Álvarez Bahillok aurkeztutako kartela suertatu dela aurtengo kartel lehiaketako irabazle.

Otxandioko Jaiek, hamarnaka eta hamarnaka herritarren antolatzeko gaitasunari eta konpromisoari esker egiten dutela aurrera jakina da. Santamaña jaiek irauten duten bitartean, batzuk, aulkiak, mahaiak edota musika ekipoa hara eta hona eramateaz arduratzen diren bitartean, beste batzuk goizean goizetik izuzkia hartu, eta herriko kale, plaza eta kantoi guztiak garbitzeari ekiten diote. Animatu zu ere lan guzti hauek auzolanean egiten. Otxandio, auzolanaz herri bat.