Albisteak

 

Urriko Udal Osoko Bilkuran baso publikoetako egurra aprobetxatzeko ordenantza berria onartu zuen Udalak.

Batetik, azken urteetan sorta mota berriak eskaintzen hasi da Udala, apeatan etxean jarritakoak hain zuzen ere. Bestalde, aprobetxamenduen kudeaketan nahasmen ugari sortu da azken urteetan bai herritarren artean zein Udalean ere. Gai hauei erantzuna eman eta herritarrek sutarako egurra baso publikoetatik eskaintzea ahalik eta era egoki eta justuenean antolatzeko ordenantza berria onartu berri du Udalak.

Ordenantza honetan bi sorta mota bereizten dira: alde batetik beti eskaini den modukoa, hau da, basoan Udalak zuhaitzak bota eta herritarrak berak txikitu eta ekarri beharrekoak. Bestetik, iaz eskaini zen sorta mota berria, hau da, apeatan moztu eta herritarren etxe edo lurretan uzten dena. Bigarren honetan egurra apeatan jarri eta etxeetara garraiatzeko gain kostua eskatzaileek asumitu beharko dute.

Aprobetxamenduei dagokionez bi mota bereizten dira: alde batetik “estrata garbiketa” deiturikoak (suebagiak, bideak, pistak, bide zidorrak eta mendietara, landa lur sailetara eta basora eramaten duten ibilbide publikoak garbi mantentzeko lanen truke eskainitakoak). Bestetik elurte edo ekaitz handiek botatako zuhaitzen egurraren aprobetxamenduak. Bi kasuetan, orain arte ez bezala, Udalak baso zerbitzuaren oniritziarekin zehaztuko ditu hauek eta eskaintza publikoa egingo du. Eskaintza honetara sortenera moduan edozein herritar aurkeztu ahalko da, eta sorten kasuan moduan, eskarien arabera zozketa egingo da.