Albisteak

 

Herriko Plaza Nagusia eraberritzeko lanen barruan egindako arkeologia ikerketaren emaitzak azaltzeko bisita gidatuak izango dira abenduaren 20an, zapatu arratsaldean, eta abenduak 21ean, domeka goizean. Bisita gidatuok arkeologia lanak egin dituen GAKOA koop. elkarteak eskainiko ditu eta euskaraz zein gazteleraz jasotzeko aukera egongo da.

Badirudi azterketa arkeologiko honetan Otxandioren historia laburbiltzen duten hainbat aztarna agertu direla, eta hauek hiru epealdi historikotan bana daitezkeela: erdi aroa, aro modernoa eta aro garaikidea.

Parte hartzeko izen ematea Otxandioko udaletxean edo 945 45 00 20 telefono zenbakira deituta egin ahalko da, astelehenetik barikura, 08:00ak eta 15:00ak bitartean. Kontutan izan behar da bisitok gehienez 25 laguneko taldeetan antolatuko direla eta aurrez izena emanda dutenek lehentasuna izango dutela.

 Kartela ikusi (PDF 626KB)