Albisteak

 

Hurrengo eguaztenean, urtarrilak 28an, 2015. urterako Udal Aurrekontu Proiektuaren AURKEZPENA izango da 19:00etan Kultur Etxean. Bertan, 2015. urterako udalak izango dituen baliabide ekonomikoak eta inbertsio ildo nagusiak zeintzuk izango diren argituko da.

Horretaz gain, alde batetik, azken urteetan udalak aurrera daraman Katastroaren Eguneraketaren xehetasunak emango dira eta bestetik, 2015. urterako udal arau fiskalek izan dituzten aldaketak eta hauek eskaintzen dituzten hobari aukerak argituko dira.