Albisteak

 

Hurrengo egunetarako elurteak iragarri dituztela jakinik, ondorengoa gogorarazten zaie herritarrei:

  • Udala errepide sarea garbitzeaz arduratuko da. Lehentasuna bide nagusiek izango dute. Bide nagusiak garbi daudenean beste bideak garbitzeari ekingo zaio, eta hauek garbi daudela ziurtatzen denean garbituko dira oinezkoen bideak. Ikusi planoa (PDF 719KB)
  • Udala oinarrizko zerbitzuak ematen diren eraikuntza publikoen sarrerak garbitzeaz arduratuko da: anbulategia, eskola,…
  • Herritarren ardura da beraien etxe aurrea, eta etxe nahiz garajeetarako sarrerak garbitzea
  • Era berean, herritar guztien kolaborazioa eskatzen da oinezkoentzako igarobideak egin eta berauetan gatza botatzeko, norbera bere auzoan.
  • gatza udaletxe azpian egongo da, behar duenak hartzeko aukera eduki dezan

Denok gure apurra jarriz gero, errazagoa izango da gure herriko kale eta zintarriak garbi mantentzea.

Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik