Albisteak

 

Prest daude udaberriko ikastaroak. Apiril bukaeran eta maiatzean zehar luzatuko diren ikastaro labur hauek, josketa eta konposta izango dituzte hizpide. Horrez gain, urte guztian zehar ematen diren KZ GUNEAko ikastaroak ere martxan daudela gogorarazi nahi da. Izena Otxandioko Udaletxean eman daiteke apirilaren 10a baino lehen.
 
"Jostura eta kreatibitatea lantzen"
Datak: apirilak 15, 22, 29 eta maiatzak 6 (eguaztenak), 18:00retatik 20:00tara
Prezioa: 10/12€

"Konpost ikastaroa"
Datak: apirilak 16, 23 eta 30 (eguenak), 18:00etatik 20:00tara
Prezioa: 10/12€

 Informazio gehiago (PDF 139KB)