Albisteak

 

Ez duzu lanik?  negozio-ideia bat duzu? laguntza behar duzu ideia hori garatzeko edo abian jartzeko?

LANBIDEK, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Otxandioko udalerrian deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Zuiako Kuadrilla da. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  1. Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien ENPRESA-IDEIA GARATZEN LAGUNTZEKO (PLAZA KOPURUA: 4).
  2. Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzaileei zuzenduta, hurrengo hilabetetan MARTXAN JARTZEKO ETA JEZN ALTA EMATEKO ideia dutenei. (PLAZA KOPURUA: 2)

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik. Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.

Izena emateko epea urriaren 27an bukatzen da. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko:

ZUIAKO KUADRILLA
Udaletxe Plaza 1, 2. Ezk,. Murgia.
Ordutegia: 08;30etatik 14:30etara
945 430167 / economia@cuadrillazuia.com (Oihanaz galdetu)