Albisteak

 

Negua ate joka daukagun honetan, Udaletik deialdia luzatu nahi zaie Otxandioko herritarrei etorriko diren elurteei begira.

Udalaren garbiketa lanetarako giza-baliabideak mugatuak dira herrian, eta denboralea gogorra denean lanak gainezka egiten du.Horregaitik, deialdia luzatzen zaio herriari sortu nahi den bolondres taldean parte hartu dezan.

Interesatuta bazaude eman zure izena eta kontaktuan jartzeko modu bat (telefono zenbakia, helbide elektronikoa…) ondoko lekuetan:

  • Udal bulegoan bertan edo telefonoz 945450020.
  • Helbide elektronikoz: zerbitzuak@otxandio.net
  • Wasap edo sms bidez: 648265246

Lagundu mezua zabaltzen!!