Albisteak

 

Gerrak bizi asko kendu eta tristura baina ez zuen ekarri gure herrira. Laurogei urte beranduago gerra hura bizi izan zuten guztiak bizitzan aurrera egiteko erakutsi duten indarra aitortu eta eskertzea baino ez zaigu geratzen. Gauzak horrela, Santa Maña jaien egitarau barruan hainbat ekitaldi antolatu dira gerraren tragedia salatu eta ezagutzera emateko asmoz.

Uztailak 22, barikua
09:15 | Otxandioko Andikona Plaza bonbardatu zen egun eta ordu berean, laurogei kanpai-kada joko dituzte eta kanpandorreko erlojua geratu egingo da asteburu guztirako.

17:00 | Gerra bizi izan zuten lekukoek lagunduta, gudan zehar bere garrantzia izan zuten herriko zortzi txokotatik zehar erdarazko ibilbide gidatua. Ibilbideari hasiera Andikona plazan emango zaio.

18:00 | Zinegotzi eta zinegotzi ohiek osatzen duten Andikonako Foroak adostutako testua onartuko da Andikona Plazan burutuko den ez ohiko bilkuran.

18:30 | Gerra bizi izan zuten lekukoek lagunduta, gudan zehar bere garrantzia izan zuten herriko zortzi txokotatik zehar euskarazko ibilbide gidatua. Ibilbideari hasiera Andikona plazan emango zaio.

20:00 | Gerra zibila eta frankismoa gaitzesteko ekitaldia burututako Andikona plazan.

Uztailak 24, domeka
13:00 | Urtero lez, Andikona plazan hildakoen eta gerra zibila bizi izan zuten herritarren aldeko omenaldia.

Uztailaren 22tik 24ra
Gerra zibilaren inguruko erakusketa Udaletxean, gerra garaiko argazki erraldoiak herriko kale eta plazetan.