Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Otxandio hobetu nahi dugu eta erabakiak hartzeko orduan zeuk ere hitza izatea nahi dugu. Gure kale, plaza edo edozein bazterretan zerbait aldatu beharra dagoela ikusten baduzu, udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan gabeziaren, edota udalari dagokion beste alorren baten zer hobetu ikusten baduzu, egin zure proposamena. Erantsitako dokumentuan duzu informazio guztia. Gogoratu, proposamenak udal arlokoak izan behar direla. Herrigintzari dagozkion proiektuak herriko elkarteetara edo Herri-ola egitasmora bideratuko dira.

 Kartela (PDF 161KB)