Albisteak

 

Gorbeialdeko Kuadrila eta Otxandioko Udalaren Enplegu Plana dela eta, kontratazio bi egingo dira:

Kontratazioen ezaugarriak:

Kontratu-kopurua: bi (2)
Lanaldi osoa
Iraupena: hiru (3) hilabete
Zereginak: hiri-tresneriaren mantenu orokorra eta espacio publikoen mantenu eta egokitzapena

Kontratatuko diren pertsonen baldintzak: aukeraketa Lanbide enplegu-zerbitzuan peoi orokorreko kategorian izena emandako pertsonengandik abiatuta egingo da, beti ere hurrengo taldeetako baten aurkitzen bada:

  • Sarreren bermeko errentearen (RGIaren) persona hartzaileak 
  • 35 urteko edo gazteagoak diren pertsonak
  • 45 urtetik gorakoak lan eskatzaile bezala gutxienez 6 hilabetez izena emanda badaramate 
  • 55 urtetik gorakoak 
  • Iraupen luzeko langabetutako pertsonak (gutxienen kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetako 12 hilabetetan Lanbiden izena emanda egon diren haiek) 
  • Baztertze sozialaren arriskuan dauden pertsonak
  • Ezgaitasuna duten pertsonak
  • Familiaren ardura duten emakumeak (bere gain 26 urtetik beherako seme-alaba edo senarra dutenak edo nagusi ezgaituak, edo bere gain hartutako adin txikikoak) eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak 

 Bandoa (PDF 74KB)