Albisteak

 

Udalak langile bi kontratatu ditu datozen hiru hilabeteetan herriko mantenu lanak egiteko. Kontratazio hauek Eusko Jaurlaritzak sustatutako eskualdeko enplegu planen barruan kokatzen dira eta Lanbidek %100ean diruz lagunduta daude. Diru-laguntza hori jasotzeko baldintzetako bat kontratatu beharreko bi langileetako bat RGI hartzailea izatea izan da. Kontratazioak egiteko udalaren lan-poltsan oinarritu da.

Esan bezala, datozen hiru hilabeteetarako kontratuak dira, jornada erdikoak (3,5 ordu eguneko). Herriko mantenu lan desberdinak egiten jardungo dute langileek.