Albisteak

 
Udaletik hainbat kontzientziazio ahalegin egin ostean, herritar batzuk oraindik oinezkoen bideetan (zintarri, …) eta oinarrizko zerbitzuak (zabor-bilketa, anbulantzia sarrera, suhiltzaileen kamioarentzako pasoa, elurra kentzeko makinen pasoa, …) ziurtatzeko beharrezkoak diren lekuetan aparkatzen dituzte euren autoak; nahiz eta azken hauek lurrean marra hori jarraiaz ondo adierazita egon.
 
Egoera honen aurrean eta oinezkoen eskubideak eta oinarrizko zerbitzuen beharrizanak bermatzeko txarto aparkatutako autoei isunak jartzen hastea beste biderik ez da ikusten udaletik. Neurri hau ohar hau banatzen denetik aste betera jarriko da martxan.
 
Otxandioko trafikoaren zaintza Ertzaintzari dagokio eta honek jartzen dituen isunak Eusko Jaurlaritzako trafiko sailetik kudeatzen dira. Isun hauen kopuruak 200 € ingurukoak izan daitezke eta kitapena trafikotik datozen beste isunen bideak erabiliz egin behar da.
 
Autoak aparkatzeko orduan oinezkoen eskubideekin eta oinarrizko zerbitzu publikoekin arduratsu jokatzeko deia egiten diogu herritarrei, honela herriko irisgarritasunean eta oinarrizko zerbitzuen lan egokian denok guretik jarriz.