Albisteak

 

2016 urtean Bizkaiko Foru Aldundiak ondasun higiezinen balio katastrala
eguneratzeko prozesua burutu du. Honek berarekin hainbat aldaketa dakartza, besteak beste, urtero ordaindu beharreko OHZ zergaren ordainagirian ("Kontribuzioa"). Udaletxetik batzar zabal bat antolatu da aste honetan Otxandioko herritar guztiei balio katastralaren eguneraketa azaldu, OHZ ordainagiri berria ulertu eta herritarrek gaiaren inguruan izan ditzaketen kezka eta zalantzak argitu asmoz.

Albiste honekin batera, batzar horretan banatu ziren azalpen orriak eransten dira. Batetik, Aldunditik bidalitako dokumentuak ulertzeko gida pare bat (Hiri-ondasunen gida (PDF, 1 MB) eta Landa-ondasunen gida (PDF, 351 KB)). Bestetik, Aldunditik bidalitako dokumentu horietan akats bat balego, erreklamazioa egin ahal izateko erreklamazio-orria.

Honekin batera, gogoratu, udaleko langileak "erreklamazio orri (PDF, 485 KB) " hauek betetzen laguntzera izango direla. Beraz, laguntza behar izanez gero, udaletxetik pasatzeko eskatzen zaie herritar denei.