Albisteak

Margo lehiaketa 

Domeka honetan ospatutako XXV. Margo Lehiaketan 20 parte hartzaile inguruk parte hartu zuten. Parte hartu zuten horietatik guztietatik bost haurrak izan ziren. Irabazleak ondokoak izan ziren:

1. SARIA: EDUARDO ALSASUA

2. SARIA: ALIPIO RUANO

3. SARIA: FERNANDO URETA

Bide batez, gogorarazi, lehiaketa honen gainean Kultura Batzordeak herritarrekin batera abian jarri duen hausnarketa. Ekimen honen alderdi positibo zein negatiboak aztertu nahi dira, eta Margo Lehiaketaren etorkizunaz hausnartu nahi da. Urtero-urtero ekimen honetan ematen den herritarren parte hartze eskasa ikusirik, zein izan behar da Margo Lehiaketaren geroa? Zer onura ditu ekimen honek otxandiarrengan?