Albisteak

 

Otxandioko herrian edo bertatik kanpo (barnetegietan nahiz ohiko ikastaroetan) euskara ikasten duten otxandioarrek eska dezakete diru-laguntza hau. Diru-laguntza eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira: Otxandion erroldatuta egotea, asistentzia gutxienez %80koa izatea, matrikula ordainduta izatea eta zerga betebeharrak egunean izatea.

Eskaera 2013ko uztailaren 5a baino lehen egin beharko da Otxandioko Udalean, eta horretarako beharrezko izango dira jarraian erantsitako eskaera orria behar bezala beteta aurkeztea eta euskaltegiak emandako asistentzia orria aurkeztea.

Informazio gehiago (PDF 140KB)