Albisteak

 
Hurrengo astean, igerilekuen kudeaketaren esleipena lehiaketa publikora aterako du Udalak. Hiru urterako eslei- pena da, urtez urte berrizten dena kontrako iritzirik ez badago. Otsaila bukaeran pleguak publiko egin eta lehiaketa zabalduko da datozen hiru urteetarako igerilekuen kudeaketa esleitzeko.
Udalaren ustez aukera ona da herritarrentzat, beti ere zerbitzu profesionala ematea bermatzen duten proposamenak izan behar direla argi utziz. Beraz, Udalak deia luzatzen die esleipen honetan interesa izan dezaketen herritarrei, otsaila bukaeran udaletxera jo eta baldintzei buruzko informazioa eskatu dezaten.
Modu berean, aipatu, udalak batzar bat deituko duela lehiaketa honen nondik norako guztiak azaldu, eta interesa izan dezaketen guztiei zalantzak argitzeko.