Albisteak

 
Atxikita Andikonako foroak aurten adostu duen testua aurkituko duzue. Udalaren deiari erantzunez, frankismotik geroztik herriaren ordezkari izan diren hautetsi talde bat Andikonako foroan batu zen. Sentsibilitate politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte esperientzia honetan.
 
Saio desberdinen ondoren atxikitutako idazkia onartu zen. Bertan, bizikidetza eta elkarkidetza oinarri sendoak jarri dira, eta horrekin batera, Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren irtenbide integralari buruz hitz egin eta hausnarketak konpartitzeko konpromisoa hartu da.
 
Bide berri baten hasiera da beraz, datozen urteetan garapena izan beharko duena.
 
2013ko Andikonako omenaldian, hautetsi izan diren lau lagunek idazkia irakurri zuten. Bertan, herritarrei, adierazpen honi sinadura bidez atxikimendua adierazteko gonbidapena luzatu zitzaien. Hortaz gain, liburua udaletxean dago eskuragarri. Herritarrek aukera dute adierazpena sinatzeko.

Adierazpena ikusi (PDF 32KB)