Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Otxandioko Udalak webgune berria aurkezten du.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoa, erabilgarria eta eduki berriekin. Helburua gure herriko udal zerbitzuen eta kultura eskaintzaren berri ematea  da; Otxandiori buruz interesgarria izan daitekeen guztia bistaratzea, alegia.   

www.otxandio.net webgunea herritar zein bisitarientzat interesgarria izan daitekeen informazioa biltzen duten hiru atal zehatzetan dago banatuta.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da, laister herritarrek administrazio izapideak etxetik egitea ahalbidetuko duena. Nolanahi ere, webgune berria tresna aktibo eta aldakorra da eta ondorioz, edukia Otxandioren garapen eta beharrizanen arabera eguneratzen joango da.  

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu