Albisteak

 
Otxandioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bultzadaz, Otxandioko bizpahiru herritarren iniziatiba kooperatiboa posible bihurtuko lukeen lur publiko batzuen kontzesiorako prozedura martxan da. Herritarren iniziatiba horrek, Olazar inguruan 2 hektareako hedadura duen baso publikoan abentura parke bat sortzea du helburu.
 
Esan beharra dago abentura parke honek, ez lukeela Olazar inguru horretan oinezkoen bidea moztuko ezta ingurumenean kalterik sortuko ere. Abentura parke hauen ezaugarri baita naturari kalterik eragin gabe ingurumenean txertatzeko duten gaitasuna. Besteak beste, parke hauen muntairako, zuhaitzetik zuhaitzera zintzilik ibiltzeko soka edota egur plataforma batzuen beharra baino ez da izaten.
 
Prozedurak hala eskatuta, aipatutako baso horretan abentura parke bat sortzeko interesa duen edonork bere proiektua aurkezteko eta lehiaketara aurkezteko tartea izango du hilabetez. Horra hor, lehiaketara aurkezteko Udal Osoko Bilkuran onartutako pleguak eta gainontzeko dokumentu guztiak.

Klausula administratiboen pleguak (PDF 2,65MB)