Albisteak

Otxandioko olgetak 

Otxandioko olgetak biltzen dituen liburuxka argitaratu berri da. Bertan Otxandioko umeek hainbat urtean erabilitako olgetak jasotzen dira, hala nola, "Amarrogeike", "Arrautzatxoa eta Txakolin", "Astoa eta koloreak" eta beste hainbeste, guztira 22 olgeten fitxa jaso dira.
 
Eskerrik beroenak Euskara Batzordeko Gurasoen Lan Taldekoei olgeton bilketa eta maketatzean egindako behar guztiagatik, eurena da meritu guztia. Liburuxkak eskolan, liburutegian eta ludotekan egongo dira eskuragarri, baita Udaleko web gune honetan ere. Jolastu dezagun geure umeekin Otxandioko olgetetan!


Otxandioko olgetak (PDF 5,46MB)