Albisteak

Berdintasun plana 

Berdintasun plana diseinatzeko programatu diren saio ezberdinen artean, emakume etorkinei zegokien saioa burutu da pasa den aste honetan. Hurrengo egunetan beraz, Otxandioko gainontzeko emakumeei dagozkien saioak burutuko dira.

Hurrengo saio bakoitzera adin edo errealitate jakin bateko emakumeak daude deituta, euren ikuspuntua eta beharrizanak jasotzeko. Horra hor hitzorduak:
 •25-60 urte bitarteko emakumeak: azaroaren 5ean, 18:30etan, Andresa Landan.
 •60 urtetik gorako emakumeak: azaroaren 6an, 18:30etan, Bolalekuan.
 •Guraso diren emakumeak: azaroaren 7an, 18:30etan, Andresa Landan.
 •15-24 urte bitarteko emakumeak: azaroaren 9an, 19:00etan, Gaztetxean.